XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kultur, kirol eta hezkuntza elkarteek dirulaguntzak eska ditzakete udaleanZarauzko Udaleko Kultura, Kirol eta Hezkuntza Departamentuaren aurrekontuak 1.990 urterako diru irabazia helburutzat ez duten entitateei eskeiniko zaizkien subentzioetarako partidak onartu ditu eta beraz, aipatu elkarteek dirulaguntzak eska ditzazkete udalean.
Udalak argitaratu dituen oinarrien
Kultur eta kirol elkarteei dagokionez, alde batetik, kultura eta kirol arloan
Kultur elkarteentzat, kontutan izango diren ezaugarriak hauek izango dira: euskararen bultzapena, euskal kulturaren bultzapen eta irakaskuntza, elkarteen konposaketa gazteen eta gurasoez oinarriturik egotea.
Kirol elkarteentzat bigarren mailako gazte ekintzak bultzatzea eskatzen da.
Hezkuntz taldeen eskeintza erizpideak, berriz, honokoak izango dira: lehentasunezko interesa duten hezketa egitarauak (euskara, pedagogi ekintza osagarriak); subentzioa izan dezaketen beste ekintzak (informatika, bide heziketa, plastika eta musika).
Eta honekin batera, eskola kanpoko ekintzak (bidaiak, kirolak, kultur ikustaldiak, aldizkari argitalpenak, egunkariak, irtenaldiak, akanpadak, emanaldiak...).
Hartzaileen betebeharrak Interesaturik dauden kultur eta kirol taldeek ondorengo dokumentazioa bidali beharko dute udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Departamendura: Gasteizko Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria, nortasun identifikazio fiskalaren fotokopia, oinarri hauekin batera doan subentzio eskaera eredua betetzea, eta aurreko urtean jasotako subentzioari eman zaion erabileraren justifikazioa.
Guzti hau datorren ekainaren 11 aurretik bidali beharko da udaletxera.
Hartzaile gertatzen diren elkarteak 1.900eko azaroak 30 baino lehen ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharrean aurkitzen dira: aurrera eramen den
Hezkuntz arloko taldeek ere dokumentazio bera aurkeztu beharko dute aurtengo
Elkarte guzti hauen subentzioen ordaina,